Cardiva – Eskariaren aurreikuspena eta logistikaren optimizazioa
Cardiva
Sektorea: Osasuna
Negozio-kasua
Cardiva osasunaren sektoreko enpresa da. Beste produktu batzuen artean, erabilera bakarreko packak fabrikatzen ditu ebakuntza-geletan erabiltzeko. Eskaria kudeatzeko prozesuaren digitalizazioari esker, Cardivak bere negozio-eredua serbitizatzea eta pack horiek komertzializatzea lortu du, erabili ahala ordaintzeko zerbitzu-ereduarekin.
Helburuak
Cardivak bere eskari-entrega prozesua optimizatzeko erronka du.
Erabilera-kasua
Erronka jorratzeko, bi fase hauek modu sekuentzialean ebatzi dira: 1) Material suntsikor kirurgikoen eskariaren aurreikuspena, bezeroen beharrei aurre hartzeko. Hamabost eguneko aurreikuspenak egiten ditugu zentroan-erreferentean, eta denbora-serieen ML algoritmoa erabiltzen dugu horretarako. Kontsumoetan inpaktua duten negozioaren datuak zein aldagai exogenoak hartzen ditugu oinarri gisa. 2) Logistikaren optimizazioa, bai banaketa-ibilbideei dagokienez, bai amaierako bezeroaren stock mailen hobekuntzari dagokionez. Horretarako, zentroko optimizazio-lerroan dagoen arazoa planteatu eta ebatzi dugu.
Azpiegitura
Cloud
Erabilitako teknologiak
Ikaskuntza Automatikoa edo Sakona
Erabilitako datuak
SeZentroen araberako jardueren denbora-serie historikoak: erreferentziak, stockak, kontsumoak, gaitasunak. Kanpo-faktoreak: Jaiegunen egutegia, klima, ezohiko jazoerak.
Erabilitako baliabideak
Hainbat profilez osatutako taldea: Cardiva: Negozio eta IT arduraduna. Versia: Datuen analisia, datuen ingeniaritza, datuen zientzia.
Zailtasunak eta ikaskuntza
Askotariko jokabideak zentro-erreferentearen kontsumoari dagokionez.
KPIak (negozioan duen inpaktua eta ereduaren metrikak)
Kontsumo-mailak, birjartze-kopurua, stocka zentro bakoitzeko. Erronkan definitutako eremuarentzako lortutako emaitzak. Banaketak murrizteko gaitasuna: % 20. Apalean espazioa libratzeko gaitasuna: % 18.
Finantzaketa
Dataton Euskadi 2023
Kolaboratzaileak
VERSIA BAIC