Basque Open Industry

Basque Artificial Intelligence Center-ek (BAIC) BEC-en egingo den Basque Open Industry topaketan parte hartuko du, azaroaren 13an eta 14an. Profil profesional zein sektore guztientzat egokitutako ekitaldia izango da eta Euskadi ekosistema industrial gisa eraldatzeko eta kokatzeko ezagutza eta esperientzia partekatzea du helburu. Sarrera librea izango den arren erregistroa beharrezkoa izango da bertaratu ahal izateko

Prozesu industrialak optimizatzeko erabilitako teknologien arloko azken joerak izango ditu ardatz ekitaldiak, eta horietako bat adimen artifiziala izango da. Topaketan, tresna horrek industrian izan ditzakeen aplikazioak, enpresetan nola erabili eta produktibitatea eta eraginkortasuna nola hobetu aztertuko da, betiere erabilera arduratsua kontuan hartuta.

Informazio gunea

Bi egunetan zehar bisitatzera gonbidatzen zaituztegun stand bat izango dugu. Bertan gaurkotasuneko hainbat gairi buruzko informazioa eskainiko dizuegu. Gainera AA proiektu batekin nola hasi edota hainbat industria-eremutan erabiltzen ari diren erreferentziazko erabilera-kasuak aurkeztuko dizkizuegu. Guzti horretaz gain, gaur egun Euskadin AAren ekosistema nolakoa den erakutsiko dizuegu. Egun, ekosistema horretan 700 eragile aktibo baino gehiago daude eta nahiz eta gehienak industria-sektorean egon badira bitarteko erakundeetan, Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren Euskal Sarean eta ekimen-eragileetan daudenak ere.

Gure standean, arrakasta gehien duten AA-ren profil profesionalei buruzko informazioa ere eskainiko dugu. Horretaz gain, AA-ren heldutasunari buruzko galdetegia izango dugu, eta Vanguard Initiative-ren AI Pilot proiektuan Baden-Württemberg eskualdearekin dugun lankidetza azalduko dugu, besteak beste.

Hitzaldiak

Horretaz guztiaz gain, astearte goizeko hitzaldietan parte hartzeko aukera izango dugu. Bertan industria adimenduaren tendentziei eta egun eta etorkizunean AA-k dituen erronkei buruz arituko gara. Horiek Petra Püchner-ekin, Baden-Württembergeko Ekonomia, Lan eta Turismo Ministroaren Europarako komisarioarekin, hasiko dira eta adimen artifizialaren bidez negozio-eredu berriak prestatzen ari diren Europako ekimenak nabarmenduko ditu. Bereziki, AI Pilot sistemak Vanguard Initiative-ren esparruan duen eragina nabarmenduko du. Petra Püchnerrek, komisario izateaz gain, Steinbeis Europa Zentrum-eko zuzendaria denak, berrikuntzaren eta adimen artifizialaren bateratasunean duen esperientzia eta lidergoa partekatuko ditu.

9:30ean, Iñaki Suárezek, BAICeko teknologia-arduradunak, “Business Case-tik Use Case-era” izeneko hitzaldia eskainiko du. Bertan, hobetzeko aukerak edo negozio-beharrak identifikatzeko gakoak emango ditu, AA erabiliz konpondu nahi den erronka identifikatu eta zehazteko. AAk negozio-aukera berriak edo sortzen ari diren joerak aurkitzeko erraminta izan baitaiteke.

Ondoren, 9:50ean, Laura Marrónek, BAICeko zuzendari nagusiak, mahai-ingurua moderatuko du, eta AAk Euskadin duen aplikagarritasunaren egoera, erronkak eta aukerak aztertuko ditu. Bertan, DANOBATGROUP, Versia, CAF edo Vicomtech punta-puntako enpresetako buruek AAk euskal industrian eskaintzen dituzten aukera eta mehatxuei eta horien aplikazioei buruz eztabaidatuko dute.

Speaker Corner

Speaker corner-ean BAICeko bazkide diren erakundeek egindako erabilera-kasuei buruzko hitzaldi laburrak egongo dira. Hainbat gauza ikasteko aukera izango dugu, besteak beste, zer ekarpen egin dezakeen konputazio kuantikoak adimen artifizialaren egungo testuinguruan, eskaria aurresateko Machine Learning erabiltzea, simulazioetan oinarritutako soluzioetarako aukerak eta beste adibide praktiko batzuk. Bisitariei adimen artifizialaren munduari buruzko hurbileko ikuspegia eskaintzeko hainbat sektorerekin lotutako aplikazioak.

Basque Open Industry lehen mailako topaketa da, eta bertan ezagutza teknologikoa partekatu ahal izango da oinarri produktiboarekin. Aurten BAIC bertan izango da AAren azken aurrerapenei eta horrek enpresen lehiakortasuna hobetzen nola lagun dezakeen azaltzeko.

Scroll al inicio