BOI mesa redonda

Joan den azaroaren 13an eta 14an egin zen Basque Open Industryren lehen edizioa BECen eta y Basque Artificial Intelligence Center (BAIC) bertan izan zen. Profil profesional zein sektore guztiei zuzendutako ekitaldia izan zen eta bere xedea Euskadi ekosistema industrial gisa eraldatzeari eta posizionatzeari buruzko ezagutza eta esperientzia partekatzea izan zen. Ekitaldia berrikuntzan oinarritu zen, eta horrenbestez, teknologiak garrantzi handia izan bazuen ere adimen artifizialak aparteko indarra hartu zuen. 

Iñigo Urkullu lehendakaria ekitaldiari hasiera eman zieon eta 2024an ekonomia-jarduera handitzearen aldeko apustua berretsi zuen bertan. Etorkizuneko erronkei erantzuteko Euskadiko lankidetza publiko eta pribatua ere nabarmendu zuen, baita Eusko Jaurlaritzak berrikuntzaren arloan egindako inbertsioa balioetsi ere. Bestalde, Arantxa Tapiak, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak, gogora ekarri zituen euskal industriak azken hiru urteetan egindako aurrerapenak, 2020-2024 Industriaren Garapen eta Nazioartekotze Plana abian jarri zenetik, “transformazio-digitalen, energetiko-klimatikoen eta demografiko-sozialen azelerazioaren” testuinguruan.

Industria- eta teknologia-ekosistemaren ia 2.200 ordezkari izan ziren ekitaldian eta bi egunetan zehar, sektore horien etorkizunari buruzko hitzaldiak egin ziren. Euskal eta nazioarteko adituek Euskadiko enpresa-sarean garatzeko erronkak eta beharrezko ekintzak identifikatu zituzten eta ondorio nagusietako bat erronka horiei erantzuteko profesional gehiago prestatzeko beharra izan zen, baita enpresen arteko lankidetzaren garrantzia ere.

Hitzaldiak

BAICek bigarren egunea parte hartu zuen hainbat dibulgazio-hitzaldiekin. Gure lankidea den Iñaki Suárezek, Teknologia-arduradunak, AA algoritmoen funtzionamendua azaldu zuen “Del Business Case al Use Case” hitzaldian. Bertan enpresa-prozesuak optimizatzeko aplikagarritasuna nabarmendu zuen, baita BAICek garatutako gida aurkeztu ere. Tresna horrek jarraibide argiak ditu AA industrian eraginkortasunez txertatzeko. Horretaz guztiaz gain, Iñakik zenbait gako eman zituen AA erabiliz konpondu nahi den erronka ezagutu eta zehazteko aukera ematen duten hobekuntza-aukerak edo negozio-beharrak identifikatzeko.

Vanguard Initive-ren barruan dagoen AI Pilot ekimena, Sebastian Große-Puppendahl-i, Policy Officer to Commissioner for Europe of the Minister of Affairs Baden-Württemberg, esker ezagutu ahal izan genuen. Bere hitzaldian, Sebastianek, enpresak AA erabiltzera bultzatu behar ditugula aipatu zuen, betiere Europar Batasunaren ikuspegi koordinatuarekin. Halaber, adierazi zuen EB prestatzen ari den egungo araudia erronka baino gehiago aukera bat dela enpresentzat.

Mahai-ingurua

Gure zuzendaria den Laura Marrónek bideratu zuen mahai-iguruan adimen artifiziala Euskadin duen aplikagarritasunaren egoera aztertu zen eta bertan DANOBATGROUPeko Nerea Arangurenek, Versiako Eunate Ramirez de Miguelek, CAF-eko (Construcciones y Auxiliar de Ferrocarriles) Pedro Estevezez eta Vicomtecheko Agustín Zubillaga Regok parte hartu zuten.

Nerea Arangurenek Euskadiko industria- eta teknologia-sareko lankidetzaren fruitu onak nabarmendu zituen, eta AA enpresa handientzat ez ezik, ETEentzat ere eskuragarri izateko premian jarri zuen arreta. Enpresa txikiagoei laguntzeko lankidetza-agenteak izateak duen garrantzia nabarmendu zuen. Gainera, merkatuan soluzioak eskaini zituen, hala nola mantentze prediktiboa eta eskariaren iragarpena, inbertsioaren itzulera argia eskaintzen dutenak. Prozesuen monitorizazioak adituen parte-hartzearekin duen garrantzia azpimarratu zuen.

Agustin Zubillagak errealismoa gehitu zion lankidetzari, eta gogorarazi zuen AA teknologiaz gain ekoizpen-sarean errotutako tresna ere badela. Gainera, AA proiektu handietan gehitzeaz gain, baliabideak eskuratzeko zailtasunak dituztenetan ere gehitzearen garrantzia azpimarratu zuen.

Eunate Ramírez de Miguelek AAren ikuspegi duala eman zuen, eta enpresa teknologikoei egindako balio-ekarpena eta berrikuntzan egindako inbertsioa nabarmendu zituen. Hala ere, talenturik eza eta teknologoen kopurua handitzeko beharra azaleratu zituen.

Azkenik, Pedro Estevezek segurtasuneko aplikazioak, ibilgailu autonomoak eta talentu falta mugatzeko egoerak AA sortzailearen bidez konpontzea aipatu zituen.

Ondorioetan, adituek adimen artifizialaren garrantzia azpimarratu zuten, eta hura ezartzearekin lotutako beldurra gainditzea ezinbestekoa dela azpimarratu zuten. Nerea Arangurenek hezkuntza-sentsibilizazioaren beharraren inguruan aritu zen; AAren arloan ikasketak sustatzeko, alegia. Eunate Ramírez de Miguelek nabarmendu zuen garai aldaketa bat jasaten ari garela, eta teknologiak bultzatutako sektoreen eraldaketa nabarmendu zuen. Era berean, Euskadiren hazkunde ekonomikorako koordinazio- eta lankidetza-beharra azpimarratu zuen. Pedro Estevezek AAk enpresen lehiakortasuna hobetzeko ematen dituen aukerak nabarmendu zituen, bai lehendik dauden produktuak optimizatzeko, bai zerbitzu berriak sortzeko. Agustin Zubillagak aipatu zuen AA ezartzeko arrakastaren funtsezko elementu gisa egokitzapenak eta lankidetzak garrantzi handia dutela ekosisteman. Oro har, ondorio horiek hezkuntza-ikuspegia, sektore-koordinazioa eta etengabeko egokitzapena bultzatu behar direla nabarmentzen zuten.

Stand eta speaker corner

Horrez gain, speaker cornerren bigarren eguneko goizeko saioa ere antolatu genuen. BAICeko bazkide diren hainbat erakundek beren erabilera-kasuak aurkeztu zituzten, ekosistemaren gaitasunak agerian uzteko eta beste erakunde batzuk euren lehiakortasuna hobetzeko asmoarekin AA ezar dezaten. Gainera, bisitariei gure lanaren berri emateko standa ere izan genuen. Han, proiektu bati teknologia horrekin nola heldu azaldu genuen, Euskadiko AAren egungo ekosistema deskribatuko genuen eta industria adimendunerako joera berriak aurkezgu genituen.

Azken finean, Basque Open Industry-ren lehen edizio honek Euskadiko AAren egungo egoerari buruzko ikuspegi zabala eman zigun, eta hainabte industria-eremutan nola ezarri zen ezagutzeko aukera ere eskaini zigun. BAICek horrelako ekimenetan parte hartzen jarraituko du, teknologia horren potentziala eta euskal ekonomian nola eragin dezakeen erakusteko, gure enpresa-sareko zerbitzu, produktu edo prozesurik onenen bidez.

Scroll al inicio